Azterketa eta bateratzea

  • Lehen aldi batean, lurraldeko lehiakortasunaren azterketa bat eramana da mugazgaindiko 3 herrialdeetan. Landu beharreko espezializazio alor batzuk hautatuak izan dira.
  • Alor bakoitzean balioen kateak aztertuz, izan daitezkeen eragileak eta hauek osatzen dituzten adreiluak hautematen ahal dira ondotik.
  • Honekin batera, mugazgaindiko lankidetza praktikei buruzko nazio arteko Benchmarking azterketa bat eramana da, gure kooperazio esparrurako eredu gisa  erabilia izan dadin.
  • Gainera, ETE-ITE-en berrikuntza mailako beharrak hautatu espezializazio alorretan, diagnostiko baten bidez identifikatuak dira.
  • Lurraldea-enpresa bat egitearen azterketa txostena idatzia da etapa honen bururatzeko.

Esperimentazioa

  • Hiru lurraldeetako enpresetan burutu inkesta eta elkarrizketen bitartez enpresa, ekoizpen eta zerbitzu batzuk identifikatzea da etapa honen lehen helburua.
  • Bildu datuetatik abiatuz, elkarlan pista batzuk identifikatuak izanen dira. Hiru lurraldeetako enpresa arteko topaketa profesional batzuk antolatzeko oinarri gisa baliatuak izanen dira. Mugazgaindiko elkarlan ekintza batzuk sortu eta laguntzen ahalko dira esparru horietan.
  • Trukatze hauen ondorioz eta identifikatu elkarlan alor potentzialetan oinarrituz, mugazgaindiko B2B topaketak antolatzea izanen da xedea. Inplikatu sektoreak hiru lurraldeek zehaztu espelizazio ekonomiko eta S3ekin egokiak izanen dira eta kudeatu beharreko lankidetza poloen hasikinak osatuko dituzte.

Poloen sortzea

  • Mugazgaindiko 2 polo sortzeko osaketa burutzeko bizikortasun ikerketa bat eramana izanen da. Bateraturik garatu beharreko ahalmenak badaudenez erabaki beharko da orduan, izan daitezkeen sinergia eta lankidetzen bizikortasuna aztertuz.
  • Poloen bizikortasuna onartu eta eragileak identifikatuak izanen dira eta lagunduak mugazgaindiko poloetan sartzeko.
  • Inplikatu eragile ekonomikoen masa kritikoa identifikatu orduko, mugazgaindiko 2 poloen osaketan datza bigarren etapa.
  • Mugazgaindiko poloetako kideen jardueren dibertsifikazio merkatu potentzialak denboran gauzatzen segurtatzeko gidalerro nagusi eta estrategikoak zehaztu beharko dira plan baten baitan.