Partaideak

Baiona Euskal Herriko MIG,
GIDARI

Gidaritza eginkizuna betez, Baiona Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbarak elkarlan bizi eta erregularra garatu nahi du 3 lurraldeetako ETE-ITE eta klusteren artean. Mugazgaindiko 2 poloren sortzean partalier izan nahi du, 2012an, Mugazgaindiko BIHARTEAN MIG-ekin sortu Silikono Likidoaren eredutik abiatuz

GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA & ITSASKETA GANBERA

Euskadiko Donostian kokatu Gipuzkoako Merkataritza, Industria & Itsasketa Ganberak enpresaritza elkarlan egitasmo ugari eramaten ditu Baiona Euskal Herriko MIG-ekin. Elkarlan historikoa 2010ean sendotu da, Mugazgaindiko BIHARTEAN MIG sortuz.

SODENA, SOCIEDAD DE DESARROLLO DE NAVARRA, S.L

Sodena, Sociedad de Desarrollo de Navarra, S.L., Nafarroako gobernuaren tresna da balio erantsi handiko enpresa egitasmo erakarri eta garatzeko. Honen helburua, elkarlana, hazkundea eta lehiakortasuna bultzatzen duen eskualdeko Espezializazio Adimendutsu Estrategiaren diseinua eta inplementatzea bateratzea da. Eskualdeko garapena eta kalitatezko enpleguen sortzea horrela laguntzen du.

ORKESTRA-LEHIAKORTASUNERAKO EUSKAL INSTITUTUA

Orkestra-Lehaikortasunerako Euskal Institutua, Deustoko Unibertsitatearen ekimena da, eta honen Fundazioaren bitartez lurralde lehiakortasun eta garapen ikerketa institutu bat sortu du Euskadin. Haren ikerketa ardatzen gainean bermatuz hiru helburu ditu: Euskadiren lehiakortasunaren hobekuntza laguntzea, herritarren ongizatea laguntzea eta eskualdeko lehiakortasun arloko ezagutza garatzea

BIHARTEAN

2010eko Uztailean sortua, mugazgaindiko merkatal ganbara Bihartean, Baiona Iparralde eta Gipuzkoako 2 ganbaren arteko mugazgaindiko garapen ekonomiko estrategia bere gain hartzen du, Akitania, Euskadi eta Nafarroako ETE-n (empresa ttiki eta ertainen) zerbitzurako.