ETE-ITE-en lehiakortasuna sendotzean datza egitasmoa, mugazgaindiko elkarlanean oinarrituz eta Euskal Herria-Akitania/Euskadi/Nafarroako cluster, gune teknologikoak eta garapen ekonomiko agentziak inplikatuz.
Etapa desberdinen xedea ondokoa da :
- Hunkitu hiru lurraldeen Espezializazio Estrategiak aztertzea, bateratze puntuak identifikatzea eta bide orri bat idaztea.
- Cluster, gune teknologiko eta garapen ekonomiko agentzia arteko egitasmoak bultzatzea Akitania/Euskadi/Nafarroa esparruan, baliabide eta/edo antolakuntza ahalmen guti duten ETE-ITE-en lehiakortasuna laguntzeko gisan.
- Ondoko eta mugazgaindiko lurraldeetako enpresen osagarritasunetan bermatzea, lurralde bakoitzeko espezializazio estrategietan oinarritzen diren egitasmo berritzaileak eta nazioartekotze eginkizunak antolatzeko.
- Lurraldeko clusterei eta garapen ekonomiko agentziei beharrezkoak zaizkien tresnak hornitzea haien mugazgaindiko lankidetzak iraunkortzeko.