Lehiakortasunaren azterketa

Jarduera honen bidez, partaideen lurralde bakoitzean jadanik dauden berezitze arloei buruzko ikuspen bateratua eta homogeneoa eramatea da, etorkizuneko interes konbergenteen hautaketa errazteko gisan.

Horretarako, lurralde bakoitzaren lehiakortasuna, Clusterrek, garapen agentziek eta zentro teknologikoek  estrategia honen eragile gako eta enpreseekiko bitartekari gisa betetzen duten zeregina bildumatu, laburbildu eta aztertzea (berezitze arloen azterketa) da xedea.

Herrialdeen S3

Aztertu 3 eskualdeek RIS3 estrategiaren garapen maila desberdin batzuei erantzuten diete.

Euskadin egitasmo konkretu batzuk jadanik lantzen direnean, Nafarroak aurkeztu berri du haren RIS3 estrategia (2016ko azaroaren 22an) MODERNA Planoan oinarrituz baina gaurkoturik.

Akitaniari dagokionez, Frantzian eraman lurralde erreforma islatzen eta engoitik Poitou-Charentes, Limousin eta Akitania 3 eskualde ohiak Akitania Berrian biltzen dituen RIS3 berri batean datza eztabaida.

Azkenean erabakia izan da 3 S3 ohiak atxikitzea eta Akitania Berriko lurralde berriaren politika ekonomiko osoa sintetizatzen duen Eskualdeko Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Nazioarteratze Eskema (SRDEII) bat 2016ko abenduan bozkatzea.

OINARRIKO DOKUMENTUAK DESKARGATU:

Orkestra azterketa

Lehen azterketa baten ondotik ohartzen gara RIS3 kontzeptu-gakoen interpretazio desberdina egiten dela (lehentasun bertikalak, egokitasun xokoak, zeharkako ardatzak edota ere enpresaburu ezagutza prozesuak) eskualde batean edo bestean.

Honela, lehentasun bertikalen berezitasuna Euskadin, Akitaniak proposatu duena baino zabalagoa da (egitasmo konkretuetan zentratuagoa). Euskadin nitxo balioak aurreikusteko moldea (arlo berriei garrantzia handiagoa ematen diete) ez da Nafarroakoa bezalakoa (arlo berdinak proposatuak baitira bertan lehentasun bertikal eta aukera nitxoei doakienez). Molde berdinean, Europak enpresaritzaren aurkikuntzarako proposatu ñabardurak eta definizioei jarraikiz lurralde bakoitzak ikusmolde eta helmen ezberdinak aitzinatzen ditu prozesu honetan. Azkenik, hiru lurraldeek aukeratu kontzeptu propioaren mugatzearen araberakoa da clusterrek RIS3 estrategian duten inplikazioa.

Enpresalaritza aurkikuntza prozesua aktibo atxikitzea da estrategia hauen erronka. Irekia eta malgua egon behar du honek, hauteman aukera berriak sarrarazteko gisan.

Baterezina da hau, egitate publikoa ordenatzeko programak eta aurrekontuak beharrezkoak dituen ekintzarekin. Hasieratik aurreikusi ekintza planak eguneratuz baizik ez da arazo hau ulertzen ahal.

Azkenik, azpimarratu behar da, helize laukoitzak berez jendarte zibilaren esku hartzea dakarrela RIS3 inplementatzeko. Aldiz, tokiko gobernuak, unibertsitateek eta enpresek iduriz, RIS3 berrikuntza estrategietara buruz jo behar dutela argi badute ere, badirudi jendarteak ikuspegi berdina duenik tokiko estrategia mota hauez.

AZTERKETAREN EMAITZA DESKARGATU: