Nazioarteko Benchmarkina

Nazioartekoan jadanik dauden mugazgaindiko lankidetzei buruzko benchmarking ikerketa bat burutu du Orkestrak, 2016an.

Sortu beharreko poloen izaeraz dugun gogoeta elikatzen ahalko dituzten lankidetza molde ezberdinak zerrendatzen lagundu du ikerketa horrek.

Era berdinean, hitzaldiak antolatuak izanen dira Europako beste leku batzuetan burutu esperientzia batzuk agerian ezartzeko eta lurraldeko eragile ekonomiko guziekin partekatzeko.

DOKUMENTUAK DESKARGATU