Fabrikazio aurreratua
Energia
Laborantza-elikadura
Osasuna
3 eskualdeetan aurkitzen dira arlo hauek eta Batzordeetako kideek adierazi dute 2 arloetako azken hautaketa, lurraldeko eragile ekonomikoei zuzendu galdeketa baten ondotik egin dadin nahi luketela.
Era berean Gidaritza Batzordeak (ADI-NA-k, SPRI-k, Nafarroako gobernuko ekonomia sailak eta Euroeskualdeak osaturik) bere aldetik, sortu behar diren mugazgaindiko poloen izaera zehaztea gomendiatu du.
Balio kate berri bat osatzeko gaitasuna duten enpresa eta zentro tekniko « pool » bat ote? Edo problematika komun baten tratamenduan bereizten den Métacluster bat? Edo mugazgaindiko lurralde ekonomikoan aurkitzen diren behar eta eskaintzak zerrendatzen dituen plataforma numeriko bat?
Tokiko eragileekin bilduz, gaiaz duten iritzia biltzen ahalko da.
Eragileenganeko tokian bereko inkesta
4 espezializazio alorren aitzin-hautaketaren ondorioz, nagusiki enpresa, zentro teknikoengan burutu tokian bereko inkesta bati esker bakoitzaren berrikuntza potentziala zehazt daiteke.
Honela, ekaina bukaera arte bilduak izanen diren datuei esker, 4 tematikekin loturan jadanik abiatu edo desiratu berrikuntza aukerak identifikatzen ahalko dira.
Ororen buru, informazio guzi horiek bilduz, proiektu bukaera arte landu beharreko 2 alorrak hautatu eta Akitania-Euskadi-Nafarroa mugazgaindiko eremuko lehiakortasunaren azterketa dokumentu bateratu bat burutzen ahalko dira.
Lankidetzaren ondorioa
Beste mugazgaindiko elkarlan esperientzia batzuk aztertu ondoren, 2 erronka ezberdin identifikatu ditugu:
Bitarteko eragileen zeregina
Hautatu alorretan ekiten duten elkarteak, sostengu erakundeak, garapen agentziak, clusterrak bezalako bitarteko eragile batzuk izatea funtsezkoa bilakatzen ahal da, arlo konkretu batean lankidetza dinamika bat proposatzean. Ahalaz, eragile hauek RIS3-an inplikatuak izan behar dira eta lurralde bakoitzeko estrategiekin eta bertatik atera ekimenekilako lotura segurtatu behar dituzte.
Era berdinean, eragile hauek hautatu alorra ezagutu behar dute eta haren enpresaritza ehunarekin bai eta zientzia-teknikoarekin konektatu behar dira.
Eragile horiek inplikatuz, ekimen honen epe luzeko iraunkortasuna bermatua da.