
Izapide
Espezializazio estrategien gisako lurralde mailako ekonomia aldaketa programa baten helburuak hauek izan daitezke:
- Lehentasunezko laguntzak eta inbertsio politikak, adieraziak izan diren beharrei eta aurkitu arazoen konponbidea atzemateari eskaini
- Lehiakortasun mailako abantailak eta eskualdearen bikaintasun ahalmena agerrarazi
- Praktikan oinarrituz, berrikuntza teknologikoa sustatu, arlo pribatuko inbertsioa bultzatzeko
- Hunkituak diren alderdiekin elkarlanean arituz erabateko partehartzea eta berrikuntza eta esperimentazioa sustatu
- Egintzetan oinarritu eta gainbegiratze bat eta ebaluaketa sistemen proba bat egin.
Testuinguru honetan, COMPETITIV’eko egitasmoak ondoko eskema zehazten du bideorri gisa honen hedapenerako, besteak beste aukeratu beharreko bi alorren hautua eta hiru lurraldeei erantsi S3-ei lotuak diren bi poloren sortzea:
Feuille de route


Berrikuntza
Europar Batzordeko aditu multzo batek, I eta G arloko indarra eta honek hazkunde ekonomiko mailan dakarrena lerrokatzeko, 2006 eta 2009 artean eraman gogoeta ekonomikotik dator espezializazio adimendun kontzeptua.
Helburu honen lortzeko, erabakia izan da baitezpadakoa dela europar eskualdeek lehiakortasun mailako aabantzailak sortzeko ahalmenak dituzten teknologia eta jakintza arloak argiki identifika ditzaten, eta haien politikak eta baliabideak arlo hauetara bihur ditzaten nagusiki.
RIS3 kontzeptuari lotu bi aspektu daude, molde berezi batean (Aranguren et al., 2016) :
Finantzabidea
Egitasmoak berez ez ditu enpresen inbertsio eta berrikuntzak diruztatzen.
Podere publikoengan gelditzen da zeregin hau, hauek baitute lurralde mailako enpresaritza aurkikuntza (berrikuntza jardueren identifikazioa eta sustapena) aktibo geldi dadin lagundu behar.
Hau da:
:
Helize laukoitza

Beste erronka batzuk aintzat hartu behar dira, EB-ren markoan:
- Europako jendarte eta ingurumen sartzea berrikuntza sozialaren bitartez,
- Arlo publikoko eskakizunei eta honek ekonomia eta lehiakortasun mailan duen zereginari aurre egitea,
- Gobernantza orokorraren desafio berria lantzea.
Horrek erran nahi du RIS3 bizirik den lurralde estrategia irekia eta parte hartzaile bat bezala. Honen markoan, inbertsio ildoak lehenesten ditu eskualdeko gobernuak, zientzia, teknologia eta berrikuntzan, enpresaburu, akademia eragileak eta jendarte zibilarekin lankidetzan.
Europar Batzordeak eskatu helize laukoitzaren kontzeptua islatzeko, ondoko 4 adar hauetako ordezkariak elkartzen ditu gobernantza sistemak bere gidaritza batzordean:
- Gobernua / publikoa
- Akademia
- Industria
- Herritarra