Balio kateen finkatzea

Hiru lurraldeetan berdinak diren espezializazio alorrak zehaztu ondoren, hauetako guzien balio kateen eraikuntza abiatu behar da, bai eta «stakeholderak» (parte hartzaileak) eta jadanik dauden alorreko konbergentziak identifikatu.

Hasiera batean, partaide bakoitzak bere lurraldean lan egin beharko du eragile bakoitzarentzat (zientzia mundua eta enpresak) bere balio kate propioak gauzatzeko.

Ondotik, bi saio burutuko dira partaide guziekin hiru lurraldeen artean jadanik dauden alorreko konbergentziak identifikatzeko gisan.

Honela, aukeratu bi balio kateak logika osoz egokiak izanen zaizkie mugazgaindiko lankidetza estrategiei.

Honetarako, metodologia bat zehaztu beharko da, zinezko lankidetza aukerak eragin ditzaketen elkarrizketa eta trukatze esparruak sortzen laguntzeko.